2012-03-26

EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DUGU!

Kaixo lagunok!

Dakizuenez gure ikastetxean nagusi den hizkuntz eredua "B" eredua da, eta ostiral honetan euskararen eguna ospatuko dugu!

Egunaren zehar zenbait ariketa eta ekintza egingo ditugu:

Goizean herri kirolak egingo ditugu: sokatira, saku lazterketa...
Geroxeago kanta bat ikasi eta abestuko dugu.
Arratsaldean, marrazki bizidunak ikusiko ditugu areto nagusian (Shin Chan, Doraemon, Hello Kitty,...)

Eguna bukatzeko, DBHko 4.mailako ikasleak jolastokian erakusketa bat egingo dute, eta hau ikustera guztioi gonbidatzen zaituztegu!

Espero dugu ikastetxera bertaratzea eta gurekin egun zoragarria pasatzea.

2012-03-20

HILABETE HONETAN GELA APAINDUKO DUGU KOLORE....BERDEAZ!

Hilabete honetan, klasean kolore berdea landuko dugu, eta honetarako, gela kolore berdeko irudiekin apainduko dugu, lurreko borobilaren kolorea berdea izango da eta plastikan margotuko ditugun marrazkiak kolore berdez margotuko ditugu!
Adibidez pasadan urteko ikasleak egin zuten murala erakutsiko dizuegu, aurten seguru politagoa izango da!

Zuen txikitxoen bila etortzen zareten bakoitzean murala ikusteko aukera izango duzue.




2012-03-09

HILABETE HONETAN LANDUKO DUGUN KOLOREA IZANGO DA.....BERDEA!!!!

Guztiok dakizuenez, hilabetero kolore baten lanketa egiten dugu klasean, eta hilabete honetan landuko dugun kolorea kolore berdea izango da, oztoen kolorea, belarreren kolorea,...

Beraz, gela irudi berdez apainduko dugu, plastikan margotuko ditugun marrazkiak kolore berdez margotuko ditugu, gelaren zoruaren erdialdean daukagun borobilaren kolorea berdea izango da,...

HAMAIKETARAKO....MAZEDONIA!!!

Hilabete honetan, elikadurari buruzko unitate didaktikoa lantzen ari gara (Jolastu, jan eta jokatu Trankirekin). Beraz, Frutak elikadura on bat izateko ezinbestekoak direnez, mazedonia bat egitea aukeratu dugu.


Martxoak 1etik aurrera, ostegunero gure hamaiketakoa aldatuko dugu, lehen egunero gailetak hartzen genituen baina aurrean aipatu dugun egunetik aurrera ostegunero.....MAZEDONIA jango dugu!

Horretarako ostegunero ikasleek etxetik frutaren bat ekarriko dute eta guztionak elkartuz eta nahastuz, mazedonia prestatu eta jango dugu!.....A ZE GOXOAAA....:P



INAUTERIAK IRITZI DIRA!

Otsailak 17an, Gure eskolan Inauteriak ozpatuko ditugu, urtero bezala, guk gure gelan mozorro bat prestatu dugu!


Astero bi haurrek liburu bana ekarri behar dute klasera, denok elkarrekin irakurtzeko. Jonek ekarri zuen liburuak arrakasta handia izan zuen haurrengan eta horregatik aukeratu dugu, bai irakasleok baita ikasleak ere, pertsonai hauetaz mozorrotzea.

Ba al dakizue zertaz mozorrotuko gara??? Emmm.....Pista bat emango dizuegu.... Pertsonai txiki batzuk dira, eta urdin kolorea daukate....

Asmatu duzue???...


BAI!!! Aurten Pottokiak izango gara!!
 



Horretarako, hurrengo materialak erabiliko ditugu:
-Klasean: 
Poltsa urdina, kamiseta bezala jartzeko.
Txano txuria egingo dugu, klasean daukagun materialarekin, adibidez, kartulinak.
-Etxean:
-Praka txuriak ekarri behar dute.