2012-05-08

KURTSO AMAIERAKO BIDAIA

Kurtsoa amaitzen ari dela, gogoratzea guraso guztieei kurtso amaierako bidaia gero eta hurbilago dagoela. Lehenengo bileran eman genizuen bidaiaren proiektua, hemen eskegiko dugu berriz bada ezpada...

Garrantzitsua da lehen bailen izenak ematea, jakiteko zein ikasleek etorriko diren.

Izenak emateko.

Emailez: edmima.emm@gmail.com

Telefenoa: 912345678


BILERA INFORMATIBOA, SARE SOZIALAK

Datorren astean., Maiatzak 16an gurasoentzako bilera informatibo batzuk egingo dira.

Bilera honetan modan dagoen gai bati buruz hitz egingo dizuegu...Sare Sozialak.

Hitzaldi honen helburu nagusiena gurasoei sare sozialen aurkezpen bat egitea da,non zer diren azalduko dugu,zer motak dauden,sare hauen abantailak eta desabantailak azaltzen saiatuko gara, etab.

Bilera hau eskolako informatika gelan egingo da,guraso guztiak ordenadore baten erabilpena egin ahal izateko.

Bilera honekin nahi dugu zuek,guraso bezala,iraganean zure seme-alabek erabiliko dituzten sareak aldez aurretik zuek ezagutzea,hauen erabilpen egokia egin dezaten.

Espero dugu zuen parte hartzea!




2012-05-04

IGERILEKURA!!


Igeri egitera goaz!!

Ikasturtea amaitzear dago, eta ekainaren lehenengo astean Gamarrako igerilekura joango gara!!

Horretarako, motxilan zer eraman behar dugu?
-Bainujantzia
-Toalla
-Txanoa
-Mangitoak (beharrezkoak badira)
-Hamaiketakoa

Gamarrara joateko autobus bat hartuko dugu ikastolan. Beraz, beste edozein egun bat bezala joan behar gara klasera, baina motxilan daramaguna aldatuta.

Psikomotrizitateko irakasleak proposaturiko irteera da. Urte hontan psikomotrizitatea lantzeko aukera guztiak erabili ditu, baina ez uretan. Beraz, haurrak betiko errutinatik ateratzeko, eta haurren trebetasun eta abileziak  uretan lantzeko, Gamarra toki aproposena dela pentsatu dugu. Igeri egiterakoan psikomotrizitatea asko lantzen delako, hala ere, uratik kanpo hainbat jolas eta aktibitate egingo ditugu ere.

Gurasoek lasai egon, irakasle dezente egongo garelako zuen seme-alabak zaintzeko. Gainera, Gamarrako igerilekuak sokorristak dituzte, hala ere, ez da ezer gertatuko.