2012-05-04

IGERILEKURA!!


Igeri egitera goaz!!

Ikasturtea amaitzear dago, eta ekainaren lehenengo astean Gamarrako igerilekura joango gara!!

Horretarako, motxilan zer eraman behar dugu?
-Bainujantzia
-Toalla
-Txanoa
-Mangitoak (beharrezkoak badira)
-Hamaiketakoa

Gamarrara joateko autobus bat hartuko dugu ikastolan. Beraz, beste edozein egun bat bezala joan behar gara klasera, baina motxilan daramaguna aldatuta.

Psikomotrizitateko irakasleak proposaturiko irteera da. Urte hontan psikomotrizitatea lantzeko aukera guztiak erabili ditu, baina ez uretan. Beraz, haurrak betiko errutinatik ateratzeko, eta haurren trebetasun eta abileziak  uretan lantzeko, Gamarra toki aproposena dela pentsatu dugu. Igeri egiterakoan psikomotrizitatea asko lantzen delako, hala ere, uratik kanpo hainbat jolas eta aktibitate egingo ditugu ere.

Gurasoek lasai egon, irakasle dezente egongo garelako zuen seme-alabak zaintzeko. Gainera, Gamarrako igerilekuak sokorristak dituzte, hala ere, ez da ezer gertatuko.






No hay comentarios:

Publicar un comentario