2012-05-08

KURTSO AMAIERAKO BIDAIA

Kurtsoa amaitzen ari dela, gogoratzea guraso guztieei kurtso amaierako bidaia gero eta hurbilago dagoela. Lehenengo bileran eman genizuen bidaiaren proiektua, hemen eskegiko dugu berriz bada ezpada...

Garrantzitsua da lehen bailen izenak ematea, jakiteko zein ikasleek etorriko diren.

Izenak emateko.

Emailez: edmima.emm@gmail.com

Telefenoa: 912345678


BILERA INFORMATIBOA, SARE SOZIALAK

Datorren astean., Maiatzak 16an gurasoentzako bilera informatibo batzuk egingo dira.

Bilera honetan modan dagoen gai bati buruz hitz egingo dizuegu...Sare Sozialak.

Hitzaldi honen helburu nagusiena gurasoei sare sozialen aurkezpen bat egitea da,non zer diren azalduko dugu,zer motak dauden,sare hauen abantailak eta desabantailak azaltzen saiatuko gara, etab.

Bilera hau eskolako informatika gelan egingo da,guraso guztiak ordenadore baten erabilpena egin ahal izateko.

Bilera honekin nahi dugu zuek,guraso bezala,iraganean zure seme-alabek erabiliko dituzten sareak aldez aurretik zuek ezagutzea,hauen erabilpen egokia egin dezaten.

Espero dugu zuen parte hartzea!




2012-05-04

IGERILEKURA!!


Igeri egitera goaz!!

Ikasturtea amaitzear dago, eta ekainaren lehenengo astean Gamarrako igerilekura joango gara!!

Horretarako, motxilan zer eraman behar dugu?
-Bainujantzia
-Toalla
-Txanoa
-Mangitoak (beharrezkoak badira)
-Hamaiketakoa

Gamarrara joateko autobus bat hartuko dugu ikastolan. Beraz, beste edozein egun bat bezala joan behar gara klasera, baina motxilan daramaguna aldatuta.

Psikomotrizitateko irakasleak proposaturiko irteera da. Urte hontan psikomotrizitatea lantzeko aukera guztiak erabili ditu, baina ez uretan. Beraz, haurrak betiko errutinatik ateratzeko, eta haurren trebetasun eta abileziak  uretan lantzeko, Gamarra toki aproposena dela pentsatu dugu. Igeri egiterakoan psikomotrizitatea asko lantzen delako, hala ere, uratik kanpo hainbat jolas eta aktibitate egingo ditugu ere.

Gurasoek lasai egon, irakasle dezente egongo garelako zuen seme-alabak zaintzeko. Gainera, Gamarrako igerilekuak sokorristak dituzte, hala ere, ez da ezer gertatuko.






2012-04-27

ARTIUM!!!


ARTIUMera goaz!!

Hurrengo asteazkenean, maiatzak 2, programatutako irteera, Gasteizko ARTIUMa Frantzia kalean dagoen museoa da, eta autobusez joango gara.  

Arabako ARTIUM Gasteiz, Araba eta Euskal Herriko kultur egituraren funtsezko partea da, Espainiako panorama artistikoaren gune garrantzizkoenetako bat izateaz gainera.

Autobusa 10.30tan aterako da, erakusketa aretoak 11tan zabaltzen dituelako ateak. Beraz, betiko ordu berean etorri behar zarete, goizeko 8.30tan, 10.30taraino klase normalak egingo ditugulako.

13.30k aldera bueltan egongo gara, etxera bazkaltzera joateko. Arratsaldean klasera bueltatu behar garelako, ARTIUM museoan ikusi dugun guztiaz hitz egiteko, eta gure iritziak beste guztiekin elkartrukatzeko, zer gustatu zaigun gehien, zer gutxien..eta abar!

Ondoren, ume bakoitzak kuadro moduko bat egingo du. Artiumean bezala, gure kuadroak  ikastetxeko pasiloetatik itsasteko. Horrela. ikastetxeko pertsona guztiek ikusteko aukera izango dute, Artiumean egongo balira bezala. Baina kasu honetan, umeak izango dira artistak edo margolariak.

ARTIUMeko Informazio gehiago

2012-04-20

SAN PRUDENTZIO!!

San Prudentzio eguna heltzear dago!! Apirilak 27-28 egunak!! Arabatarron festa handia!!

Geratzen zaigun aste honetan San Prudentzio egunerako prestatuko gara klasean!! Egun hau "retreta"-rekin hasten da eta ondoren "dandorrada"-rekin jarraitzen du.

Gu klasean abestia eta danborrada landuko ditugu, beraz, gogoan izan hurrengo astelehenean danborra eta makilak ekarri behar dituzuela!!

Baita ere, San Prudentzio eguneko jantzia preparatuko dugu!! Amantala zuria eta sukaldariek daramaten txanoa!!

Denon parte hartzea behar dugu, pasaden urtean egindako danborrada gainditzeko!! Ez da erraza izango, beraz...animatu zaitez!!! Aupa San Prudentzio!!

Hona hemen, Danborradaren bideo bat!


Informazio gehigarria: San prudentzio  jaiaren programa

2012-04-17

UDABERRIKO TXANGOA!

Ailegatu da aurten egingo dugun....UDABERRIKO TXANGOA!

Pasaden urten Zadorra ibaira joan ginen, gogoratzen al zarete? Han animali eta landare mota asko ikusi genituen! Ze ondo pasa genuen!

Aurten, klasea Armentiara joango gara! Zer da Armentia? Non Dago? Armentia, Gasteizko mendi txiki bateko herri txiki bat da. San Prudentzio egunean (Apirilak 28), arabatar guztiok joaten gara hara, bertan zelai berde handiak aurkitzen ditugulako, erromeri handi batek inguratuta.

San Prudentzio eguna heltzear dagoenez, aproposa iruditu zaigu Armentia bizitatzea. Horrela, San Prudentzio egunean joatean lekua ezaguna izateko. 

Baina kontuz...Armentia ez da herri txiki bakar bat! BASO bat badu ere! Ea auten animali asko ikusten ditugun ere...


Momentu hontan natura ikasten ari garenez, txango honekin lortu nahi duguna zera da: Haurrak naturarekin, bai landare baita animaliekin ere, kontaktuan jartzea. Horretarako, Urtxintxaren unitate didaktiko batean oinarritu gara.


Gainera, hilabete bat atzean egin genuen murala, bete dezakegu Armentian jasotako hostoekin.

Autobusa goizeko 9tan aterako da ikastolatik. Han, Armentiako gida batek bere herria eta basoa erakutsiko digu hainbat jolas egiten ditugun bitartean. Ondoren, hamaiketakoa hartuko dugu eta 12.30tan autobusa ikastolara bueltatuko da.

Eguraldiak dio EGUZKIA aterako dela, eta ez duela euririk egingo!!! Iujuuuuuuuuuu....ANIMATU ZAITEZ!!

2012-04-03

ASTE SANTUA BADATOR!

Kaixo!!

Bihar, apirilak 4 azteazkena, klaseko azken eguna izango da. Aste Santuko azken eguna apirilak 15, igandea, da. Egun hauek oso aproposak dira bakoitzak bere herrira joateko!!

Hemen klasean, azteazkenean,  bakoitza bere pasaden urteko aste santuko oporren argazkiak ekarriko ditu. Lagunei eta irakasleari erakusteko eta azaltzeko nora, norekin eta zertarako joan ziren leku horretara. Nahi izanez gero, han erositako oroigarri bat ekar dezake ere! Beste guztiekin konpartitzeko!
Gainera, aurten aste santuan egingo dituzten ekintzak edo bidaiak azaltzeko aukera ere badute!
Honekin landu nahi duguna ikasleeen arteko interakzioa da, klase-kideekin iritziak, esperientziak eta abar konpartitzea garrantzitsua delako, hizkuntzaren edo komunikazioaren arloan. 
Azkenik, gogorarazten dizuegu, azteazkenean klaseak soilik goizez izango direla eta ordu batean (13.00h) bukatu direla.

OPOR ZORIONTSUAK PASA!!

2012-03-26

EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DUGU!

Kaixo lagunok!

Dakizuenez gure ikastetxean nagusi den hizkuntz eredua "B" eredua da, eta ostiral honetan euskararen eguna ospatuko dugu!

Egunaren zehar zenbait ariketa eta ekintza egingo ditugu:

Goizean herri kirolak egingo ditugu: sokatira, saku lazterketa...
Geroxeago kanta bat ikasi eta abestuko dugu.
Arratsaldean, marrazki bizidunak ikusiko ditugu areto nagusian (Shin Chan, Doraemon, Hello Kitty,...)

Eguna bukatzeko, DBHko 4.mailako ikasleak jolastokian erakusketa bat egingo dute, eta hau ikustera guztioi gonbidatzen zaituztegu!

Espero dugu ikastetxera bertaratzea eta gurekin egun zoragarria pasatzea.

2012-03-20

HILABETE HONETAN GELA APAINDUKO DUGU KOLORE....BERDEAZ!

Hilabete honetan, klasean kolore berdea landuko dugu, eta honetarako, gela kolore berdeko irudiekin apainduko dugu, lurreko borobilaren kolorea berdea izango da eta plastikan margotuko ditugun marrazkiak kolore berdez margotuko ditugu!
Adibidez pasadan urteko ikasleak egin zuten murala erakutsiko dizuegu, aurten seguru politagoa izango da!

Zuen txikitxoen bila etortzen zareten bakoitzean murala ikusteko aukera izango duzue.




2012-03-09

HILABETE HONETAN LANDUKO DUGUN KOLOREA IZANGO DA.....BERDEA!!!!

Guztiok dakizuenez, hilabetero kolore baten lanketa egiten dugu klasean, eta hilabete honetan landuko dugun kolorea kolore berdea izango da, oztoen kolorea, belarreren kolorea,...

Beraz, gela irudi berdez apainduko dugu, plastikan margotuko ditugun marrazkiak kolore berdez margotuko ditugu, gelaren zoruaren erdialdean daukagun borobilaren kolorea berdea izango da,...

HAMAIKETARAKO....MAZEDONIA!!!

Hilabete honetan, elikadurari buruzko unitate didaktikoa lantzen ari gara (Jolastu, jan eta jokatu Trankirekin). Beraz, Frutak elikadura on bat izateko ezinbestekoak direnez, mazedonia bat egitea aukeratu dugu.


Martxoak 1etik aurrera, ostegunero gure hamaiketakoa aldatuko dugu, lehen egunero gailetak hartzen genituen baina aurrean aipatu dugun egunetik aurrera ostegunero.....MAZEDONIA jango dugu!

Horretarako ostegunero ikasleek etxetik frutaren bat ekarriko dute eta guztionak elkartuz eta nahastuz, mazedonia prestatu eta jango dugu!.....A ZE GOXOAAA....:P



INAUTERIAK IRITZI DIRA!

Otsailak 17an, Gure eskolan Inauteriak ozpatuko ditugu, urtero bezala, guk gure gelan mozorro bat prestatu dugu!


Astero bi haurrek liburu bana ekarri behar dute klasera, denok elkarrekin irakurtzeko. Jonek ekarri zuen liburuak arrakasta handia izan zuen haurrengan eta horregatik aukeratu dugu, bai irakasleok baita ikasleak ere, pertsonai hauetaz mozorrotzea.

Ba al dakizue zertaz mozorrotuko gara??? Emmm.....Pista bat emango dizuegu.... Pertsonai txiki batzuk dira, eta urdin kolorea daukate....

Asmatu duzue???...


BAI!!! Aurten Pottokiak izango gara!!
 



Horretarako, hurrengo materialak erabiliko ditugu:
-Klasean: 
Poltsa urdina, kamiseta bezala jartzeko.
Txano txuria egingo dugu, klasean daukagun materialarekin, adibidez, kartulinak.
-Etxean:
-Praka txuriak ekarri behar dute.


2012-02-24

AURKEZPENA

Kaixo! Gu Mario Caminos, Mikel Aristimuño eta Edorta Almodovar gara. Gasteizko irakasle-eskolako 2.mailako ikasleak!

IKT ikasgaian Blog bat osatu eta garatzea proposatu digute, eta hona hemen gurea!







Gelako Blog honetan, klasean egindako ekintza berezienak aurkeztuko dizkizuegu. 

Baita ere, klaseko irteeren edo ikastetxeko jaialdien ekintzak eta ordutegiak aurkeztuko dizkizuegu, zeuen seme-alabek egindakoa jakiteko.