Otsailak 17an, Gure eskolan Inauteriak ozpatuko ditugu, urtero bezala, guk gure gelan mozorro bat prestatu dugu!
Astero bi haurrek liburu bana ekarri behar dute klasera, denok elkarrekin irakurtzeko. Jonek ekarri zuen liburuak arrakasta handia izan zuen haurrengan eta horregatik aukeratu dugu, bai irakasleok baita ikasleak ere, pertsonai hauetaz mozorrotzea.
Ba al dakizue zertaz mozorrotuko gara??? Emmm.....Pista bat emango dizuegu.... Pertsonai txiki batzuk dira, eta urdin kolorea daukate....
Asmatu duzue???...
BAI!!! Aurten Pottokiak izango gara!!
Horretarako, hurrengo materialak erabiliko ditugu:
-Klasean:
Poltsa urdina, kamiseta bezala jartzeko.
Txano txuria egingo dugu, klasean daukagun materialarekin, adibidez, kartulinak.
-Etxean:
-Praka txuriak ekarri behar dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario