2012-04-27

ARTIUM!!!


ARTIUMera goaz!!

Hurrengo asteazkenean, maiatzak 2, programatutako irteera, Gasteizko ARTIUMa Frantzia kalean dagoen museoa da, eta autobusez joango gara.  

Arabako ARTIUM Gasteiz, Araba eta Euskal Herriko kultur egituraren funtsezko partea da, Espainiako panorama artistikoaren gune garrantzizkoenetako bat izateaz gainera.

Autobusa 10.30tan aterako da, erakusketa aretoak 11tan zabaltzen dituelako ateak. Beraz, betiko ordu berean etorri behar zarete, goizeko 8.30tan, 10.30taraino klase normalak egingo ditugulako.

13.30k aldera bueltan egongo gara, etxera bazkaltzera joateko. Arratsaldean klasera bueltatu behar garelako, ARTIUM museoan ikusi dugun guztiaz hitz egiteko, eta gure iritziak beste guztiekin elkartrukatzeko, zer gustatu zaigun gehien, zer gutxien..eta abar!

Ondoren, ume bakoitzak kuadro moduko bat egingo du. Artiumean bezala, gure kuadroak  ikastetxeko pasiloetatik itsasteko. Horrela. ikastetxeko pertsona guztiek ikusteko aukera izango dute, Artiumean egongo balira bezala. Baina kasu honetan, umeak izango dira artistak edo margolariak.

ARTIUMeko Informazio gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario