2012-04-17

UDABERRIKO TXANGOA!

Ailegatu da aurten egingo dugun....UDABERRIKO TXANGOA!

Pasaden urten Zadorra ibaira joan ginen, gogoratzen al zarete? Han animali eta landare mota asko ikusi genituen! Ze ondo pasa genuen!

Aurten, klasea Armentiara joango gara! Zer da Armentia? Non Dago? Armentia, Gasteizko mendi txiki bateko herri txiki bat da. San Prudentzio egunean (Apirilak 28), arabatar guztiok joaten gara hara, bertan zelai berde handiak aurkitzen ditugulako, erromeri handi batek inguratuta.

San Prudentzio eguna heltzear dagoenez, aproposa iruditu zaigu Armentia bizitatzea. Horrela, San Prudentzio egunean joatean lekua ezaguna izateko. 

Baina kontuz...Armentia ez da herri txiki bakar bat! BASO bat badu ere! Ea auten animali asko ikusten ditugun ere...


Momentu hontan natura ikasten ari garenez, txango honekin lortu nahi duguna zera da: Haurrak naturarekin, bai landare baita animaliekin ere, kontaktuan jartzea. Horretarako, Urtxintxaren unitate didaktiko batean oinarritu gara.


Gainera, hilabete bat atzean egin genuen murala, bete dezakegu Armentian jasotako hostoekin.

Autobusa goizeko 9tan aterako da ikastolatik. Han, Armentiako gida batek bere herria eta basoa erakutsiko digu hainbat jolas egiten ditugun bitartean. Ondoren, hamaiketakoa hartuko dugu eta 12.30tan autobusa ikastolara bueltatuko da.

Eguraldiak dio EGUZKIA aterako dela, eta ez duela euririk egingo!!! Iujuuuuuuuuuu....ANIMATU ZAITEZ!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario